Close App de Bookish

App de BookishLee más y mejor

Descargar
¡Gracias por comprar en librerías reales!
Cubierta de Azukrea belazeetan — Inazio Mujika Iraola

Azukrea belazeetan

17,10€ 18,00€ -5%
No disponible
17,10€ 18,00€ -5%
No disponible
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Devolución gratis Info
¡Gracias por comprar en librerías reales! ¡Gracias por comprar en librerías reales!
Cubierta de Azukrea belazeetan — Inazio Mujika Iraola
Azukrea belazeetan

Detalles del libro

80ko hamarkadako euskal narraziogintzaren ikur bilakatu zaigu Azukrea belazeetan. Literatur lan horrek 80ko hamarkadako narraziogintzaren hiru ezaugarri garrantzitsu biltzen ditu: batetik, euskal literatura eta mendebaldeko literatura elkarrizketan jartzeko gogoa agerikoa da; bigarrenik, elkarrizketa horren eraginez, errealismo magikoaren zantzuak ageri dira narrazioetan; eta, hirugarrenik, Azukrea belazeetan bildumako narrazio aleek unibertso literario bakar bati egiten diote erreferentzia, narrazio-sare konplexua osatuz, eta elkarri erreferentzia egiten dioten pertsonaiak zein giroak sortuz.

Iratxe Retolaza


Liburua geografikoki Tolosaren mugakide baldin bada ere, literarioki, berriz, Juan Rulforen eta Horacio Quirogaren mugakide da. Landako bizitzaz oratuta baldin badago ere, liburua ikuspegi soilik erruralista batetik irakurtzea murritz geratzen da, inondik ere. Ipuin gogoangarriak ditu. Ez da, hala ere, distira bakartu eta elkarrenganako autonomoetan oinarritutako liburu bat, aitzitik, oinarri komun batetik ateratako kontakizunak dira.

Iñaki Aldekoa

Hamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu horretan, lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra mintzo da Inazioren luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian gal ez dadin terralak estaltzen du, eta oihartzun eginarazten dio, lur horretako zokorik ezkutuenak ere entzun dezan lurraren beraren antsia.

J.K. Igerabide 

Leer más

  • Encuadernación Bolsillo
  • Autor/a Inazio Mujika Iraola
  • Grosor 12 mm
  • Fecha de publicación 18/10/2019
  • Alto 220 mm
  • Ancho 150 mm
  • Peso 320 g
Leer más

Reseñas y valoraciones

¡Sé la primera persona en valorarlo!

¿Has leído Azukrea belazeetan?

Más libros de Inazio Mujika Iraola

Promociones exclusivas, descuentos y novedades en nuestra newsletter

Habla con tu librera
¿Necesitas ayuda para encontrar un libro?
¿Quieres una recomendación personal?

Whatsapp