Close Bookish App

Bookish AppLies mehr und besser

Herunterladen
Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen!
Cover von Animaliak — Antonio Rubio Herrero

Animaliak

9,02€ 9,50€ -5%
Nicht verfügbar
9,02€ 9,50€ -5%
Nicht verfügbar
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Kostenlose Rücksendung Info
Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen! Vielen Dank für Ihren Einkauf in echten Buchhandlungen!
Cover von Animaliak — Antonio Rubio Herrero
Animaliak

Buch Details

“Animaliak” liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. “Frutak” liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren “begia hezi eta belarria eztitu”ko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.

Bestalde, Óscar Villánen esku –1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala– gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villánen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak –literarioa eta plastikoa– doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.

Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza “erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da”. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela.

Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.

Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.

«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.
Lesen Sie mehr

  • Einband Hardcover
  • Autor/in Antonio Rubio Herrero
  • Erscheinungsdatum 07/11/2019
  • Höhe 160 mm
  • Breite 160 mm
  • Gewicht 200 g
  • Zielgruppe Kinder
  • Reichweite Interessenalter in Jahren Von 0 Bis 3
Lesen Sie mehr

Rezensionen und Bewertungen

Sei die erste Person, die es bewertet!

Hast du gelesen Animaliak?

Exklusive Aktionen, Rabatte und Neuigkeiten in unserem Newsletter

Sprich mit deiner Buchhändlerin
Brauchst du Hilfe, um ein Buch zu finden?
Möchtest du eine persönliche Empfehlung?

Whatsapp