Close App de Bookish

App de BookishLlegeix més i millor

Descarregar
Gràcies per comprar a llibreries reals!
Coberta de Traizioak — Iban Zaldua

Traizioak

Eta beste zenbait saldukeria
Llegir més
15,20€ 16,00€ -5%
No disponible actualment
15,20€ 16,00€ -5%
No disponible actualment
  • Visa
  • Mastercard
  • Klarna
  • Bizum
  • American Express
  • Paypal
  • Google Pay
  • Apple Pay
Devolució gratuïta Info
Gràcies per comprar a llibreries reals! Gràcies per comprar a llibreries reals!
Coberta de Traizioak — Iban Zaldua
Traizioak

Detalls del llibre

Iban Zalduaren berrogei narrazio jasotzen ditu liburu honek, batzuk laburrak, luzeagoak beste batzuk. Traizioak ezkutatzen dituzte gezurraren itzalean: traizioa Iraultzari, Aberriari, Memoriari, Errealismoari, Literatura berari. Guztiak azaleratzen dira obsesioz, mamuz, lagunez eta etsaiez beteriko bilduma honetan. Berrogei traizio, berrogei ipuin. Honen antzekoak: Hamasei urte bete zuen egunean, Judas Iskariotek Jesusek bidalitako papirozko eskutitz bat jaso zuen; irakurri ondoren errausteko agintzen zion, eta sekretua gordetzeko. Handik aurrera gertatu beharreko guztia azaltzen zuen, zehatz-mehatz, eskutitzak: non eta noiz elkartuko zen Judas apostoluekin, taldekoen diruzaina bihurtuko zela, eta, garrantzitsuena, Jesusi berari traizio egin beharko ziola, eta gero bere buruaz beste egingo zuela. Azken batean, traizio horren bitartez beteko zen Jesusen patua, eta hala frogatuko zuen berak, Judasek, Haren jarraitzailerik fidelena zela. Historiarentzat saltzaile doilorra izango zen Judas, baina Jaungoikoaren eskuinera eseriko zen ezinbesteko zerbitzu horren ordainean, erabakigarria izango zen eta haren ekarpena Kristoren Eliza eraikitzeko. Papiroak azaldu bezala gertatu zen dena. Judas ez dago Jaunaren eskuinera eserita, ordea. 2000. urtearen hasieran Israelgo arkeologo talde batek Judas Iskarioteren azkeneko traizioaren tresna topatu zuen Itsaso Hilaren ondoko haitzulo batean: haren testamentua, non egia osoa aitortzen baitu, eta, ondoan, Jesusek berak bidalitako eskutitz hura. Arkeologoen iritziz, dokumentuok luzaro irauteko utzi zituzten prestatuak.
Llegir més

  • Enquadernació Tapa tova
  • Autor/a Iban Zaldua
  • ISBN13 9788475680699
  • ISBN10 8475680690
  • Pàgines 192
  • Gruix 14 mm
  • Any Edició 2001
  • Data de publicació 23/11/2001
  • Lloc de publicació España
  • Col.lecció Narratiba #42
  • Alçada 205 mm
  • Amplada 130 mm
  • Pes 260 g
Llegir més

Ressenyes i valoracions

Sigues la primera persona a valorar-lo!

Has llegit Traizioak?

Sobre l'autor

Iban Zaldua Iban Zaldua

Iban Zaldua

1966 (San Sebastián) Veure pàgina de Iban Zaldua
IBAN ZALDUA GONZÁLEZ (Donostia, 1966). Historialaria da eta Gasteizen bizi da. Hauek ditu, besteak veste, lanik garrantzitsuenak: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos (2002), Itzalak (2004), Etorkizuna (2006ko Euskadi Literatura Saria) ipuin-liburuak; Si Sabino viviría (2005) eleberria; Obabatiko tranbia (2002) eta Animalia disekatuak (2005) saiakerak. Gazteentzako eleberri laburrak ere idatzi ditu, hala nola: Kea ur gainean (2002) eta Ile luzeen kondaira(2003).
Llegir més

Promocions exclusives, descomptes i novetats al nostre butlletí

Parla amb la teva llibretera
Necessites ajuda per trobar un llibre?
Vols una recomanació personal?

Whatsapp